Biografia

Duela urte batzuk ekin genion gure bideari, Deustuko gazte talde batek bere zaletasuna zen rock musikan murgiltzea erabaki zuenean. Gaztetxo talde horren lehen urratsetatik, amorrua ta ametsengatik borrokatzeko grina geratzen da. Gure musikak eboluzioan jarraitzen du, abeslea ta koroak tartekatzeak akordeoiak eskaintzen dituen soinuei batuz taldea rock melodikoenera eramanez.

2011an kaleratu genuen gure lehen maketa, web guneko Diskak atalean dohainik jaitsi dezakezuna. Une hontan diska berria grabatzen ari gara, gutxi barru web gunean dohain deskargatzeko izango dena.

Gaur egun 6 kidez osatutako taldea dugu Vietato: Irantzu (ahotsa), Gaizka (gitarra), Iker (gitarra), Mikel (baxua), Xabier (akordeoia) ta Iván (bateria).

Kontzertuetan ikusiko dugu elkar!